ZINE01

ZINE01

0,00 €
BEZ barne

 

ZINE: ikerketa zinematografikorako koadernoak Elias Querejeta Zine Eskolak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia Zinemaldiak plazaratutako argitalpen akademikoa da. ZINEren helburua ikerketa originalak argitaratzea da, ikasketa zinematografikoen arloan ezagutza espezializatua lortzen laguntzeko, diziplina arteko ikuspegi batetik. Alorrerako garrantzitsuak diren ekarpen mota guztiak onartzen dituen arren, ZINEren helburu nagusia da euskal zinemaren eta ikus-entzunezkoen ondareari eta kulturari buruzko begirada berriak proposatzen dituzten lanak babestea eta argitaratzea, dela kontakizun kanonikoetatik kanpo geratu diren ikerketa kasuak aztertuz eta horiei balioa emanez, dela figura finkatuen berrikuspen kritikoa eginez, dela tokiko tradizio akademikoan horrenbeste garatu ez diren diziplina arteko metodologia berritzaileak praktikan jarriz. Laburbilduz, ZINE berrikuntza espazio gisa planteatzen da, eta euskal zinemari buruzko ikasketen mugak zabaltzea ez ezik, zinema ikasketenak ere zabaltzea proposatzen du Euskal Herritik.

Bildumaren lehen ale honetan, Elixabete Ansa Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifikaleko Estetika Institutuko Ikasketa Gaietarako zuzendari eta irakasle elkartuak zinemaren eta fabrikaren arteko harremanaren azterketa bat proposatzen du, euskal zinema ikuspegi “eraikitzaile” batetik irakurtzeko proposamen baten bidez. Bestalde, eta EQZEren “Zinemaren artisauak: euskal zinema amateurraren inguruko ikerketa” ikerketa proiektuaren osagarri, María Jesús “Tatus” Fombellida zinemagile amateurrak 1975etik 1985era bitartean filmatutako Gure Herria dokumental sortari buruzko dosierra jaso da ZINEn. Atal hori sinatu dute Enrique Fibla CCCBko eta EQZEko ikertzaileak, Benoît Turquety Lausanneko Unibertsitateko irakasle eta zinema amateurrean adituak, eta Sahatsa Jauregi artistak, zeinek, beren diziplinetatik, horrelako filmek praktika kulturalen mapan duten tokiari buruzko gogoeta egiten duten.

999 Aleak