Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi
Joxean Fernándezen edizioa, 2015
Argitalpen honek, 2014ko uztailaren 2tik 4ra bitartean, UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan, Euskadiko Filmategiak antolatu zuen kongresuko mahai-inguruetako hitzaldiak eta transkripzioak biltzen ditu. Orrialdez orrialde, hiru belaunalditako hainbat zinemagile (Montxo Armendáriz, Ana Díez, Pedro Olea, Imanol Uribe, Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro, Helena Taberna, Enrique Urbizu, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Borja Cobeaga, Jose Mari Goenaga, Isabel Herguera, Pablo Malo) elkarrizketan aritzen dira.
- Urtea
- 2015
- Orrialdeak
- 404